HASIERA / INICIO


Kirolaria. Horra niri definitzeko erabil daitekeen hitza. Kirola nire egunerokotasunean presente dago txikia nintzenetik, izan ere, kirolerako zaletasuna gaztetik izan dut eta kirol ezberdinak ere praktikatu ditut, horien artean, esku pilota, mahai tenisa (pin pon), futbola (herriko taldean) eta triatloia (horretan nabil). Kirol guzti hauetan asko disfrutatu dut eta disfrutatzen jarraitzen dut, baina bereziki triatloian, 3 modalitate ezberdin batzen baititu. Oraindik atzo izango balitz bezala gogoratzen dut nola hasi nintzen duatloi-triatloiaren munduan. Hasieran, garbi nuen disfrutatu egin nahi nuela, ez lehiatu (zaila niretzat) eta horretarako duatloia probatu nuen, korrika eta bizikletan ibiltzean disfrutatu egiten nuelako, egiten dudalako eta segur aski, egingo dudalako. 

Nire lehenengo karrera Durangoko duatloia (2008ko martxoa) izan zen Iñaki Añorga eta Beñat Sagarzazu taldekideekin (herritarrez osatu genuen talde berrian, Baxurde Txiki, lagun taldea, azken finean). Durangora iritsi eta pentsatu nuen lehen gauzan izan zen “nun ai naiz sartzen?” Lasterkariak izugarrizko plantarekin, bizikletak ere ez ziren makalak, 300 parte hartzaile eta ni tartean. Egoera berria, benetan. Nahiz eta askok pentsatu bizikleta mundutik natorrela, lehenengo aldia izan zen horrelako zerbaitetan parte hatzen nuela, sekula kross popularrik edota bizikletako karrerarik egin gabe bainengoen.

Egoera berri baten aurrean nengoen eta nire barnean urduritasuna nagusi bazen ere, karrerari hasiera eman bezain laster dena ematera joan nintzen (ezagutzen nautenek oso ongi dakite hori!). Lasterketa amaitu eta beste sentsazio berri bat bizi izan nuen 23 urte azpiko mailan lehena geratzean. A zer nolako ezustea! Horrek hasierako helburu bakarrari (disfrutatzeari) beste bat gehitu zion: karreretan dena eman eta ahalik eta emaitza onena lortzea. Horrek, nolabait, kirol honek suposatzen duen esfortzu, sakrifikazio eta dedikazioak zerbaiterako balio izan duela ikusarazten baitit. Modu horretan, nire buruarekin gustura sentitzen naiz. Harro. 

Aurrerantzean, lasterketak lasterketen atzetik. Gustura eta gozatzen lagunarteko lehian. Azkenean, lehiatzen amaitu dut, oso lehiakorra bainaiz eta erronkak atsegin baititut. Horren isla da triatloiaren mundu honetan izan dudan bilakaera. Hasieran, distantzia laburreko lasterketak egiten hasi eta distantzia luzekoekin amaituz.

Nork esan behar zion 22 urteko mutil lotsati hari kirolaz gozatuz eta lagunekin disfrutatuz, urteen poderioz, triatloiak bere bizitzan horrelako garrantzia izango zuenik? Nire egunerokotasunaren parte dira entrenamenduak, elikadura zaintzea, asteburuetako lasterketak … Urteak aurrera joan ahala nire sentsazioak hobetuz joan dira, baita emaitzak ere; eta guzti horrek, azken finean, motibatua jarraitzen lagundu dit. 

Begirada atzera botatzen dudan bakoitzean, oroitzapenak pil-pilean ditut: Euskal Herriko zein Espainiako herri ezberdinetako lasterketak, urte hauetan ezagututako lasterkariak, eskuratutako garaipenak, izan ditudan lesioak, lasterketetan zein urte hauetan zehar jaso ditudan animoak … Eskertzekoa da jaso dudan babesa, baita azken urteetan lortu ditudan laguntzak (patrozinatzaileak) ere. Halaber, gehien gustatu eta engantxatuta jarraitzen lagundu didan arrazoi nagusietako bat gure artean dagoen harreman on hori da. AUPA ZUEK!!

Kirol honek pentsatu nezakeena baino gehiago eman dit eta ematen jarraitzen dit, eta ahal dudan bitartean karreretan jarraituko nauzue ikusten; nire hasierako helburuarekin jarraitzen dudalako, DISFRUTATUZ!




Deportista. Es como se me puede definir. El deporte está presente en mí día a día desde que era un niño, practicando diferentes deportes, entre ellos, pelota a mano, tenis de mesa (ping – pong),  fútbol (en el equipo del pueblo) y triatlón (sigo en ello). En todos estos deportes he disfrutado mucho y sigo disfrutando, pero sobre todo en el triatlón, ya que se juntan tres disciplinas diferentes. Todavía recuerdo como si fuera ayer mis comienzos en este mundo.

 Al principio, lo que tenía claro era que quería disfrutar, no competir (difícil para mí) y para ello probé un duatlón, ya que corriendo y en bici disfrutaba, disfruto y disfrutaré. Mi primer duatlón fue el de Durango (marzo de 2008) con mis compañeros de equipo Iñaki Añorga y Beñat Sagarzazu (equipo que creamos nosotros, Baxurde Txiki, cuadrilla de amigos al fin y al cabo).  Nada más llegar a Durango y vi el montaje, lo primero que pensé fue, “¡dónde me estoy metiendo!”. Los participantes con una planta y bicis (material) impresionantes y yo entre ellos. Todo nuevo para mí.  A pesar de que muchos piensan que vengo del mundo del ciclismo, era la primera vez que competía en algo así, puesto que nunca antes había corrido ningún cross popular ni ninguna carrera de bici.

Todo era nuevo para mí y aunque los nervios me dominaban, nada mas empezar la carrera a darlo todo (los que me conocen lo saben muy bien). Al terminar la carrera, viví una nueva experiencia al ganar en la categoría sub23 lo cual me sorprendió mucho, me ilusionó y añadió otro objetivo al único que tenía inicialmente: intentar conseguir buenos resultados (a competiirr!). Eso, al final, hace que el esfuerzo, sacrificio y dedicación que supone este deporte merezca la pena.  De esta manera me siento a gusto con mi mismo. Orgulloso.

Desde entonces de carrera en carrera. Al final, he terminado compitiendo, porque soy muy competitivo y me encantan los retos. Se ve reflejado mi progresión en el mundo del triatlón, empezando en carreras de distancia sprint y terminando en larga distancia.

¿Quién le iba a decir a aquel  tímido chico de 22 años, disfrutando del deporte y entre amigos, que al cabo de los años el triatlón iba a tener esa importancia en su vida?  Los entrenamientos son parte de mi día a día, cuidar la alimentación, las carreras de los fines de semana… Año a año mis sensaciones han ido mejorando, como los resultados y esto al final, me ha ayudado a seguir motivado.

Cada vez que miro atrás, me vienen un montón de recuerdos: las carreras de Euskal Herria como otros muchos a nivel nacional, la gente que he conocido, las victorias obtenidas, las lesiones sufridas, los ánimos que he recibido… Es de agradecer el cariño recibido, también las ayudas recibidas estos últimos años (patrocinadores). Pero el motivo más importante es el buen rollo y ambiente que hay entre nosotros.

Este deporte me ha dado más de lo que me hubiera imaginado y me sigue dando y mientras pueda, me seguiréis viendo en las carreras, ya que sigo con mi objetivo, DISFRUTANDO!


No hay comentarios:

Publicar un comentario