2 hilabete ezer idatzi gabe eman ostean, berriz
ere bueltan naiz. 2014ko denboraldia amaitu nuenetik irrikitan nengoen une hau
iristeko, eta entrenamenduen eta lasterketen errutinarekin hasteko; batez ere, lanetik
deskonektatzeko.
Pasaden astean, ezusteko handia eman zidan urte
honetan nire patrozinatzaile izango den, TUGA ACTIVE WEAR, aurtengo ekipajea
bidali baitzidan. Eskerrak eman behar dizkiet beraien arropa eroso eta kalitate
handikoaz gozatzeko aukera baitut. Gainera, eurekin izandako harremana oso ona
izan da eta hori gutxi balitz, aste honetan beraien instalazioak eta lan
egiteko modu ezagutzeko aukera izan dut. Beraz, esker hitzak besterik ez ditut
TUGA ACTIVE WEAR-entzat.
Horrenbestez, urte honetan entrenamenduekin jarraitzea besterik ez dut, izan ere, jasotako laguntza guztiek errazagoa egiten dute aurrera egiten.
Hemendik Aurrera, egingo ditudan lasterketen inguruan idazten joango naiz eta 2015 denboraldiko nire helburuak zuekin konpartituko ditut, ilusio eta gogo handiz helduko baitiot datorren denboraldi honi.
Hemendik Aurrera, egingo ditudan lasterketen inguruan idazten joango naiz eta 2015 denboraldiko nire helburuak zuekin konpartituko ditut, ilusio eta gogo handiz helduko baitiot datorren denboraldi honi.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Ya estoy de vuelta otra vez, después de estar 2 meses sin escribir nada. Desde que terminé la temporada en octubre de 2014, tenía ganas de que llegara este momento y de comenzar otra vez con la rutina de los entrenamientos y competiciones, para poder desconectar del trabajo (lo más importante).
No hay comentarios:
Publicar un comentario